Urte berri bat Cybersecurity Made in Europe ziurtagiriarentzat

Urtea amaitzen da, eta enpresa batzuk ECSOk igortzen duen Cybersecurity Made in Europe zigilua berritu dute. Ziurtagiri honek bermatzen du enpresa eta bere langileak Europan kokatuta daudela, eta bezeroen gehiengoa ere kontinentean kokatuta dagoela. 

Iberiar penintsulan eta Espainiako lurraldean zigilu emateko erakunde bakarra denez, Cybasquek 10 enpresari eman die aitorpen hori aurten, Europako Zibersegurtasun Erakundea (ECSO)rekiko duen babesa berretsiz. Aliantza horrek Euskal Herriak zibersegurtasunaren sektorean duen balio handia nabarmentzen du. 

Eskerrak eman nahi dizkiegu Cybasque eta GAIArekiko konfiantza izaten jarraitzen duten enpresa eta elkarteei, eta zigilu horren faltan dauden enpresei gurekin harremanetan jartzea eta horren inguruan interesatzea animatu nahi diegu.

Hemen jartzen dugu zigilu aurten berritu duten enpresen zerrenda: 

- AUTHUSB

- DERTEN

- DREAMLAB TECHNOLOGIES

- EUROCYBCAR

- IRIUSRISK

- IZERTIS

- JAKINCODE

- OPEN CLOUD FACTORY

- SECURE&IT

- ZEROLYNX