STEAM Ekimenak
Programazio-lengoaietan eta ikaskuntza-tekniketan oinarritutako dinamika gamifikatuen eta adimen artifizialeko ereduen bidez, TXAC ekosistemak haurrak, gazteak eta helduak gaitu eta orientatzen ditu pentsamendu konputazionalaren garapenean.
TXAC ekosistemak interakzio-eremu hauek ditu:
- Toolbox Academy, elkarrekintzarako eta ikaskuntzarako plataforma.
- Txac Planet, multimedia edukiak.
- Txacathons, partaidetza eta lankidetza dinamikak.
- Coders komunitatea
TXACek lehiatzeko eskaintzen duen abantailetako bat “benetako programatzaile gisa programatzen ikastea” da.
“BBKI 4.0 jokoa” joko gamifikatua da, patineteen lantegi batean oinarritua, baliabideak eta estrategia kudeatzeko jolas gisa. Hala, 8 eta 14 urte bitarteko haurrei industria-prozesuen ikuspegi tekniko eta teknologikoa ematen die, eta 4.0 industriaren ingurune horretara bultzatzen eta hurbiltzen ditu, eta horrekiko bokazioak pizten ditu.
Doan deskarga ditzakezu hemen:
STEAM sailkapenaren arabera sailkatutako joko, bideo eta ariketa interaktiboak dituen ataria, ikasleek STEAMekin zerikusia duten gaitasunekin erlazionaturiko edukiak prestatzen dituzte, ikastetxeetako haurren gaitasunak neurtzen dituen tresna baten bidez, eta beren indargunea ez diren eta STEAMen esparruari lotuta dauden gaitasunak hobetzeko prestatzen dira.
Ekimena EGILUZE ikastetxearekin (Errenteria) eta Alecop, S.Coop. enpresarekin batera prestatu da.