PUNTUEUS Interneteko domeinuen erabaki-organoetan finkatu da
● ICANNeko GeoTLD Taldeko lehendakariorde izendatu dute berriro ‘.EUS’domeinua kudeatzen duen PUNTUEUS Fundazioa
● GeoTLD taldean 37 domeinu elkartzen dira. Batzuk ‘.EUS’ antzeko domeinukomunitarioak dira, ‘.CAT’ edo, ‘.SCOT’, adibidez. Gehienak hiri eta lurralde geografikoak ordezkatzen dituztenak dira; horietarik asko gobernu lokalek ordezkatuak (‘.LONDON’, ‘.BERLIN’, ‘.NYC’, etab.)
● Josu Waliño, PUNTUEUS-eko zuzendaria: “Oso garrantzitsua da Interneteko gobernantza erabakitzen den gunean ardurak izatea””
Elgoibar, 2022ko urtarrilaren XXa.- PUNTUEUS Fundazioak beste hiru urtez jarraituko du ICANN Interneteko domeinuen munduko erakundearen GeoTLDizeneko lantaldearen lehendakariordetzan, alegia, Interneten eremu geografiko eta komunitateen domeinuak ordezkatzen dituen erakundean, lehen mailako ordezkaritza izaten jarraituko du.
Duela hiru urte izendatu zuten lehenengo aldiz PUNTUEUS Fundazioa talde honetako lehendakari orde, eta beste hiru urtetarako berriztu dute kargua. GeoTLDtaldean 37 TLD edo domeinu elkartzen dira. Batzuk .EUS antzeko TLD komunitarioak dira (Kataluniako .CAT edo Eskoziako .SCOT, adibidez), baina gehienak hiri eta lurralde geografikoak ordezkatzen dituztenak dira, asko gobernu lokalek ordezkatuak, esaterako, ‘.LONDON’, ‘.BERLIN’, eta ‘.NYC’.
Josu Waliñok, PUNTUEUSeko zuzendari nagusiak dioenez, lantalde bateko zuzendaritzan egoteak PUNTUEUSi “erreferentzialtasuna” ematen dio, Interneteko gobernantzako erabakietan parte hartzeko aukera zabalduz. Horrez gain, “indarra ere ematen dio .EUSek ICANNen duen posizioari, eta ikusgarritasuna euskal komunitateari”.
“Uste dut oso garrantzitsua dela gurea bezalako komunitate eta domeinu batentzat Interneteko gobernantza erabakitzen den gunean ardurak izatea. Kontuan izan behar da munduko estatu guztiek ordezkari ofiziala dutela ICANNen, eta Euskal Herriak ordezkaritza izateko modu bakarra une honetan PUNTUEUSen bidez dela” ,azpimarratu du Waliñok.
GeoTLD, ICANNen lantaldea
ICANN da Interneten kudeaketaz arduratzen den erakundea. Erakunde honen antolamendua multistakeholder eredukoa da, hau da, ICANNen barruan Interneteko eragile mota ezberdinez eratutako lan-taldeak daude, eta lantalde hauen ordezkariekosatzen duten ICANNeko zuzendaritza. “GeoTLD taldea da hauetako bat, eta honen bidez TLD komunitario eta geografikoen interesak defenditzen ditugu ICANNenbarruan, Interneten gauzatuko diren aldaketetan gure ahotsa izanik” adierazi du Josu Waliñok.
grupo GeoTLD, con el que defendemos los intereses de los TLD comunitarios y geográficos dentro de ICANN, teniendo voz en los cambios que se van a producir en Internet”, afirma Josu Waliño.
Gaur egun Internetek erronka garrantzitsuak bizi ditu, eta hauei aurre egiteko neurriak eztabaidagai dituzte ICANNeko eragileek, besteak beste, Interneteko segurtasuna areagotzeko aplikatuko diren araudi berriak adostu eta ezartzea, datuen pribatutasunean Whois1 sistema ordezkatuko duen RDAP2 sistema berriaren egokitzapena, edo Universal Acceptance3 moduan ulertzen dena areagotzea.
Guzti horretan dihardute ICANN osatzen duten erakunde guztiak, eta benetako aurrera pausuak ematen ari dira zentzu horretan. GeoTLDen kasuan, ahalegin berezia egiten ari dira domeinuen segurtasunaren alorrean, eta baita Interneteko eragile handiek (Google eta WordPress bezalakoek) domeinu komunitarioen integrazioa gauzatzeko lankidetza areagotzen.
PUNTUEUS Fundazioari buruz
PUNTUEUSek aurkeztu zuen, 2012ko maiatzean, .EUS domeinuaren eskaria ICANN erakundearen aurrean. Eta hura da, 2013an onarpena jaso zuenetik, .EUSdomeinua kudeatu, kontrolatu eta administratzeko ardura duen erakundea.
PUNTUEUSen misioa gizartearen transformazio digitalean euskaratik eragitea da, eta hau gauzatzeko .EUS domeinuaren zabalkundea sustatu eta transformazio digitaleko proiektu aurreratuak jartzen ditu abian. Une honetan, 14.000tik gora .EUS domeinu daude erregistratuta.
Bideoa: https://drive.google.com/file/d/1k366_51lje2FZHrR-Auei6dMZ0QbCpI2/view
INFORMAZIO GEHIAGO
Komunikazio Bulegoa
Ainhoa Arana
prensa@puntu.eus | 659 096 968