Lorea Argaratek jasoko du Gladys saria

● Sari banaketa irailaren 26an, UPV/EHUko Informatika Fakultatean izango da

● Argarateren ekintzailetasuna, dibulgazio-lana eta ibilbide aberatsa nabarmendu ditu epaimahaiak

Ingurune digitalean emakume gazteek garatutako ibilbidea saritu etaemakumezko erreferenteen proiekzioa bultzatzea ditu helburu GladysSariak 


Elgoibarren, 2024ko irailaren 16an

Lorea Argarate Zubia (Bilbo, 1990) teknologo, dibulgatzaile eta musikaribilbotarrak jasoko du aurtengo Gladys Saria, datorren irailaren 26an UPV/EHUkoInformatika Fakultatean (Donostia) egingo den ekitaldian. EpaimahaiakArgarateren ekintzailetasuna; dibulgazio-lana eta ibilbide aberatsa nabarmenduditu sariduna iragartzerako orduan.


MUSIKA PASIO DUEN TEKNOLOGOA

Lorea Argarate Zubia (1990) Bilbon jaio zen eta Berlinen bizi da. Arloakademikoan fisika gradua hasi bazuen ere telekomunikazio ingeniaria da(Deustuko Unibertsitatea, 2016). Antolakuntza industrialeko graduondokoaegina du (Deustuko Unibertsitatea, 2017) eta bi master: Big Data & BI (Deustuko Unibertsitatea, 2017) eta irakasleen prestakuntza masterra (VIU,2018). Blockchain programa ere osatu zuen Deustuko Unibertsitatean (2018).Egun TAZEBAEZ kooperatibako ekintzailea da eta hezkuntza arlokoberrikuntza eta digitalizazio prozesuetan dihardu Berlinen eta Bilbon.

Actualmente, es emprendedora en la cooperativa TAZEBAEZ y trabaja en procesos de digitalización e innovación en el ámbito educativo tanto en Berlín como en Bilbao. Es una persona con una gran pasión por la música, lo que la llevó a estudiar Física, con la intención de aprender acústica. Sin embargo, no completó esos estudios en ese momento y comenzó la carrera de ingeniería de telecomunicaciones, especializándose en sonido e imagen. En esta área, descubrió el mundo digital y la programación.

Gradua amaitu ondoren, beste esparru batzuetan murgiltzeko gogoz,antolakuntza industrialeko eta Big Data-ko masterrak egin zituen. Orduan hasizen Deustotech-en lanean. Hezkuntzarekin eta zientzia-dibulgazioarekin zuenharreman estua ikusita, irakasleen prestakuntzarako master bat ere eginzuen, oinarri sendoagoak izateko.

Argarate oso gaztetatik bizi izan da zientzia eta teknologiaren dibulgazioanmurgilduta, bertako eta kanpoko agenteekin harremanetan, jakintzapartekatuz. STEAM ikuspegia oso presente izan du, InspiraSTEAMproiektuaren hasiera bizitzeko aukera izan baitzuen, eta ordutik,neskatilengan izan daitekeen inpaktuari erreparatu dio.

White Mirror / Tech for Good teknologia esponentzialak ongizaterakoprogramaren sorreran parte hartu zuen. Hainbat erakunderekin kolaboratu du, tartean, PUNTUEUS, Elhuyar eta GAZTEA.

Gaztea izan arren, foro askotan parte hartu du eta sarritan gonbidatzen duteingurune digitalaz hitz egiteko. Eduki gehienak euskaraz egiten ditu, gazteeizuzenduak, haien formatu eta hizkuntzan. Loreak proiektuak genero-ikuspegiarekin lotzen ditu, estereotipoak apurtuz, profesio berriakerakutsiz eta besteak inspiratuz.

Klarinete jotzaile gisa karrera egina du, baina azken urteotan ezagunagoa damusika elektronikoan egin duen ibilbideagatik. Las Tea Party DJs musikaproiektuko eta Mazmorra taldeko kidea izan zen. Gaur egun "Mauriziak ez duinor hil"-en ari da, eta bakarka ere aritzen da hamaika izenpean.


GLADYS SARIARI BURUZ

PUNTUEUSek eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak antolatu dute GladysSariaren laugarren edizioa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren BerdintasunerakoOrganoaren, Danobatgroup industria-taldearen babesarekin, eta UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren laguntzarekin.

Gladys Sariak ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunaksaritu, gazteentzat erreferenteak sortu eta egiten duten lana jendarteratzeadu helburu, Gladys del Estal informatikaria gogoratzearekin batera. Saribanaketa irailaren 26an izango da, goizeko 11:00etan, UPV/EHUko InformatikaFakultatean.


INFORMAZIO GEHIAGO

Lorea Arakistain

komunikazioa@puntu.eus | (+34) 615737483