- Smart Grids Academyk (SGA), "Bizkaia with the Talent" estrategiaren barruko ekimen aitzindariak, estatu osoan energia sektorean jardunean diren profesionalak eta sare elektriko adimendunaren hornitzaileenak gaitzea du helburu, espezializazio teknologikora bideratutako etengabeko prestakuntza eskainiz.
- GAIA Klusterrak, Bizkaiko Foru Aldundiak, eta i-DE Redes Eléctricas Inteligentes konpainiak (Iberdrola) sustatuta, SGAk Bizkaia sare adimendunetako berrikuntza eta formazioan erreferentziazko hub gisa sendotu nahi du.
- Formazio ibilbide berriak gaur goizean aurkeztu dituzte Bilbon, Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatuak eta Asís Canales Iberdrolako Pertsonak & Zerbitzuak atalaren zuzendari eta Iberdrolaren EAEko ordezkari instituzionalak inauguratu duten ekitaldi batean.
Bilbo, 2025eko abenduaren 2a.- Smart Grids Academyk (SGA) 4 formazio ibilbide aurkeztu ditu gaur, sare elektriko adimendunen erronka teknologikoetan profesionalak trebatzeko, arlo hauetan: Adimen Artifiziala, Zibersegurtasuna, Industria Adimenduna eta Sare Adimendunak. Formazio horiek energia sektoreko profesionalentzat eta sare elektriko adimendunaren hornitzaileentzat dira, eta estatu osorako eskuragarri daude, etorkizunean proiektua nazioartekotzeko aurreikuspenarekin.
Prestakuntza planak energia sektoreari lotutako 20 enpresa eta erakunde baino gehiagoren parte hartzearekin diseinatu dira, zeinek edukien diseinuan eta baliozkotzean duten esperientzia eskaini duten. Ondorioz, ibilbideak –2026ko urtarrilean hasiko dira– esparru profesionalean testatuta daude, eta horrek bermatzen du eskuratutako ezagutzak garrantzitsuak eta aplikagarriak izatea..
Online modalitatean, Iberdrolaren Global Smart Grids Innovation Huben (Bilbo) laborategiko saio presentzialekin, formazioak osorik edo kapsula indibidualen bidez egin daitezke, profesionalei formazioa beren behar espezifikoetara egokitzeko aukera emanez. Ikastaroa amaitutakoan, parte hartzaileek Smart Grids Academyren ziurtagiri ofiziala jasoko dute.
Diseinatutako 4 ibilbideetako bakoitzak 240 orduko iraupena du. SGAko erakunde bultzatzaileez gain, diseinuan lankidetza aktiboa eman dute erakunde hauek: Tecnalia, Ikerlan, Arteche, ZIV, Ingeteam, RDT Axia Learning, All About Data/Innova, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Deustuko Unibertsitatea, Alcalako Unibertsitatea eta Comilaseko Unibertsitatea. Informazioa eta izen emateak SGAren webgunean hemen klik
Ibilbide horien osagarri, Smart Grids Academyk urtean zortzi masterclass eskainiko ditu, sare elektriko adimendunei lotutako gai espezifikoetan sakondu nahi duten guztientzat zabalik.
Aurkezpen jardunaldia
Ibilbideak aurkezteko jardunaldia Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak inauguratu du, gaur goizean, Blbon, eta Smart Grids Academyren garrantzia nabarmendu du, "Bizkaia with the Talent" estrategiaren parte gisa, eta sare elektriko adimendunen sektorean kualifikazio handiko profesionalen prestakuntzan egiten duen ekarpena. Asis Canales Iberdrolako Pertsonak & Zerbitzuak atalaren zuzendari eta Iberdrolaren EAEko ordezkari instituzionalak ere hitz egin du, eta energia sektorearen erronkei erantzuteko oinarrizko zutabeak teknologia, talentua eta esparru arautzaile pizgarriak direla azpimarratu du. “Smart Grid Academy eta Global Smart Grid Innovation Hub teknologia eta talentu beharrei erantzuteko jaio dira. Erregulazioari ere erantzun egokia eman behar zaio”, gaineratu du.
Gainera, SGArekin lankidetzan aritzen diren enpresa eta unibertsitateetako adituek parte hartu dute jardunaldian, hala nola: Tomás Iriondo (GAIA Klusterreko zuzendari nagusia), Laura Merlo (All About Data/Innovako operazio zuzendaria), Pablo Garcia Bringas (Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritzako irakasle titularra), Jose Pablo Chaves (Comillaseko Unibertsitateko Ikerketa Teknologikoko Institutuko (IIT) irakasle eta ikertzailea), eta Imanol Garcia (Ingeteameko I+G proiektuen zuzendaria.
Horrez gain, errekonozimendu bereziak banatu zaizkie zenbait enbaxadore eta enpresari, proiektuari eskainitako lankidetza altruistagatik: Imanol Garcia, Ingeteameko proiektu eta I+G zuzendaria; Javier Lopez, ZIVeko aplikazio ingeniaria; eta Miguel Angel Sanchez, Artecheko ekipo elektronikoen zibersegurtasuneko gerentea.
Informazio gehiago: https://smartgrids.academy/sga-home