- Hazitek proiektua 2027ra arte garatuko da, eta software txertatua duten ekipamendu industrialen babeserako paradigma berri bat ikertzen du. Software horrek makina edo gailu industrialen barne-funtzionamendua eta haien prozesu kritikoak kontrolatzen ditu.
- Zibererasoen gorakadak markatutako testuinguruan sortu da, eta 2027an indarrean sartuko den Europako CRA araudi berrira (Cyber Resilience Act) aurreratzen da; araudi horrek fabrikatzaileei zibersegurtasun estandar berriak bermatzea eskatuko die.
- Orbik buru duen proiektuak 5 milioi eurotik gorako aurrekontua du, eta enpresa industrialek, teknologikoek eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko zentroek parte hartzen dute diziplina anitzeko partzuergo batean.
2025eko abenduaren 18a.– Industria-sistemen babes aurreratura aplikagarriak diren ezagutza eta teknologia berriak garatzea da ABEDIren helburu nagusia. SPRIk eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako Hazitek proiektu honek industria-zibersegurtasunaren etorkizunerako oinarriak ezartzen lagunduko du. Ekimenak 2027ko abendura arte iraungo du, eta software txertatua duten industria-sistemak nola diseinatu, erabili eta eguneratzen diren eraldatzea du xede, Europako araudi berrira eta gero eta konplexuagoa den mehatxu digitalen eszenatokira aurrea hartuz.
Software txertatua makina, ekipamendu edo gailu industrialen barne-funtzionamendua kontrolatzen duen programa informatikoa da. Segurtasun-prozesu kritikoak kudeatzen ditu, hala nola makina baten segurtasuna, ekoizpen-lerro baten kontrola edo trenbide-seinaleztapen sistemaren funtzionamendua. “Software mota honek oso fidagarria eta segurua izan behar du, hutsegite batek zuzenean eragin baitezake industria-operatiban”, azpimarratu dute partzuergotik.
Orbik buru duen partzuergoan honako enpresa traktore hauek parte hartzen dute: CAF Signalling, Fagor Automation, Mondragon Assembly eta Ormazabal. Horiez gain, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearen barruan, GAIA Klusterra, Ikerlan, Koniker, CAF, Fagor eta Ormazabal ere badaude, industria, teknologia eta ikerketa aplikatuko gaitasunak uztartzen dituen diziplina anitzeko taldea osatuz.
ABEDI industria-sektorearen digitalizazioak eta azpiegitura kritikoei zuzendutako zibererasoen hazkunde esponentzialak markatutako testuinguruan sortu da. Mehatxu horri gehitu behar zaio 2027an indarrean sartuko den Europako CRA araudia (Cyber Resilience Act), fabrikatzaileei zibersegurtasun estandar berriak bermatzera behartuko diena “ABEDI proiektuak ziurtagiri-proben automatizazioa posible egingo du, bere aplikazioa industria-mailan bultzatuz eta zibersegurtasunaren adopzioa indartuz, euskal industriak arauen betetzean eta produktuen zibersegurtasunean aurrera egiko helburuarekin”, nabarmendu du Borja Pérezek, Orbik-eko produktu zuzendariak.
“Gure erronka —azaldu du— enpresek industria-sistemak nola probatu, babestu eta eguneratzen dituzten eraldatuko duen irtenbide berritzaile bat garatzea da. ABEDIn mehatxu digital berrien aurrean azkarrago, zehaztasun handiagoz eta eraginkortasun handiagoz erantzuteko aukera emango duen eredua ikertzen ari gara”.
Horrela, 5.131.000 euroko aurrekontua duen proiektuak fideltasun handiko ingurune birtualizatuetan oinarritutako sistema berritzaile bat ikertuko du, urruneko, automatizatutako eta proaktiboko zibersegurtasun-probak egiteko aukera emango duena, ekipamendu fisikoak kanpoko laborategietara bidali beharrik gabe. Birtualizazio horrek industria-sistemen benetako operatibaren %95era arte erreproduzituko du.
Horrez gain, OTA (Over The Air) urruneko eguneratze-mekanismo berriak ikertuko dira, softwarearen eta firmwarearen etengabeko bilakaera ahalbidetzeko, industria-operatiba eten gabe eta eskuzko esku-hartzerik gabe.
Proiektuaren lehentasunezko teknologien artean honako hauek nabarmentzen dira: Adimen Artifiziala, Big Data eta Datuen Zientzia; Sistema Ziberfisikoak; Zibersegurtasuna eta birtualizazio aurreratua.
Helburu teknikoak eta industriarako inpaktua
Proiektuak jauzi teknologiko esanguratsua ekarriko duten helburu anbiziotsuak ezarri ditu, besteak beste:
- %99ko erabilgarritasuna industria-sistemetan, diseinu ziberseguruei eta OTA eguneratze seguruei esker.
- Zibersegurtasun-intzidenteen aurrean erantzuteko denboraren %80ko murrizketa.
- Segurtasun-kudeaketan eskuzko esku-hartzearen %70eko murrizketa.
- Ekipamendu fisikoen garraioa ezabatzea, fideltasun handiko laborategi birtualizatu batez ordezkatuta.
- Ziurtapenetako kostuen eta denboren %50eko murrizketa, Europako CRA araudiarekin erabateko bateragarritasuna bermatuz.