Igarle Taldeak enpresen digitalizazioa bultzatzeko soluzio berriak garatu ditu

Gipuzkoako enpresa 20 herrialde baino gehiagotan dihardu, eta kudeaketa-softwarea berritu du; batez ere, industriako, logistikako eta garraioko bezeroak ditu.

30 urte baino gehiagoko ibilbidea duen Igarle Taldeak  ,enpresen digitalizazio-prozesuan lan egiten du, bai Estatuan, bai nazioartean. Egoitza nagusia Donostian du, eta bulegoak Bilbon, Gasteizen eta Madrilen. Tamaina eta sektore guztietako konpainientzako software-irtenbideak diseinatzen, garatzen eta ezartzen ditu enpresak, eta, bereziki, industrian, logistikan, garraioan, automobilgintzan eta banaketan jarduten du. Bere nazioarteko presentzia esanguratsua da, bere zerbitzu eta produktuen %35 esportatzen baitu, eta 20 herrialde baino gehiagotan dihardu.  

Duela gutxi, Igarle Taldeak ‘Núcleo NUX’ aurkeztu du, enpresa-kudeaketarako bere softwarearen (ERP) bertsio berria. Berrikuntza hori egiteko, ez da funtziorik galdu, eta ez da aldatu bezeroentzako erabilera-modua. Sistema modernoagoa eta erabilerrazagoa da, eta hodeitik edo enpresaren zerbitzarietatik lan egiteko aukera ematen du. Datuak, pertsonak eta prozesuak denbora errealean integratzen ditu, eta horrek lagundu egiten du erabaki hobeak hartzen kalitatezko informazioarekin. 

‘NUX nukleoa’, paperaren erabilera baztertzen duten eta TicketBAI edo VeriFactu bezalako arauak betetzea errazten duten tresnak ditu. Gainera, Igarlek irtenbideak eskaintzen ditu SAP Business Onerekin, hodeian modu seguruan kokatzeko, prozesu fisiko eta digitalak konektatzeko aplikazio mugikorrak, kudeaketa logistikoko sistemak eta datuak aztertu eta txostenak sortzeko tresnak. “Enpresei eraginkorragoak eta digitalagoak izaten laguntzeko asmoa dugu”, diote taldetik. 

Zibersegurtasunaren alde egindako lanagatik ere nabarmentzen da konpainia. Horren adibide da ‘Ngarde’, SPRI Taldearen laguntzarekin enpresen zibersegurtasun programaren bidez garatutako proiektu estrategikoa. Irtenbide horrek babes gisa jokatzen du ERPrentzat eta negozio-datuentzat, eta jarraitutasun operatiboa eskaintzen du, baita zenbait istripuren aurrean ere, hala nola apirilean gertatutako itzalaldi elektrikoaren aurrean, zeinak arrakastaz probatu baitzuen sistemaren erresilientzia.  

Gaur egun, Igarle Taldeak hiru enpresa osagarri biltzen ditu: Igarle, taldeko enpresa nagusia; Sistec TS, egoitza Bilbon duena; eta EasyTech, Madrilen, logistika eta garraiorako softwarean espezializatua. Guztira, 70 bat langile ditu taldeak, eta aurreikuspenen arabera, 90 enplegatu izatera iritsiko da. Etorkizunari begira, nazioartean hazten jarraitzea aurreikusten du taldeak, lurraldearekiko eta tokiko garapen teknologikoarekiko konpromisoa alde batera utzi gabe. “Enpresak Euskadin bere kapitala eta erabakitzeko ahalmena mantentzearen alde egiten du”, adierazi dute Igarletik.