- CATWAM® Certificate-ek web plataformen, mugikorretarako aplikazioen eta Flotak Kudeatzeko Sistemen zibersegurtasun maila egiaztatzea ahalbidetzen du, baita ibilgailuen fabrikatzaileena, osagaien hornitzaileena, tailerrena... eta informazioa kudeatzeko sistemen zibersegurtasun maila ziurtatu nahi duen edozein erakunderena ere.
- CATWAM® EUROCYBCARRek garatutako teknologia bat da, bere egoitza Vitoria Gasteizen dauka eta ibilgailuen zibersegurtasun maila Automozio/Mobilitate arloan ebaluatu eta ziurtatzeagatik mundu mailan erreferentea da, AEB-n patentea duen ESTP Teknologiari esker.
2025eko, azaroa
Gaur egun mobilitatearen ekosisteman lan egiten duten enpresen eta erakundeen inguruan - ibilgailuen fabrikatzaileak, Hardware eta Software osagaien hornitzaileak, tailerrak, lurreko garraio eta logistika etab.-, haien WEB plataformen, mugikorreko Aplikazioen, Zerbitzarien eta Flotak Kudeatzeko Sistemen zibersegurtasuna, egunerokotasunean erabiltzen dituzten ibilgailu konektatuena bezain garrantzitsua da. Izan ere, azken urteotan erakutsi da, konektibitate maila handiago batek, cracker baten biktima izateko probabilitate handiago bat dakarrela. Cracker batek, ibilgailuen flota bat ezgaitu, langileen edo bezeroen informazio konfidentziala lapurtu -honek dituen izun milioidunekin- edo lantegi bat aste batzuk paralizatu dezake.
IT eta IoT elementuen zibersegurtasun maila urte askoz analizatuz lortu duen esperientziari esker, EUROCYBCAR -ek - 2018. urtean Vitoria-Gasteizen sortu zen enpresa teknologikoak- CATWAM Teknologia sortu du -Cybersecurity Assesment Test for WEBs & Applications for Mobility-. Teknologia honek, modu estandarizatu eta automatizatu batean froga-sorta bat -EUROCYBCAR-en talde teknikoak garatutako Softwarean oinarrituak- exekutatuz, erakunde eta enpresen WEB plataformen, mugikorreko APP-en eta SGF-en segurtasun mailaren balorazioa eskaintzen du, bai detektatu diren zibersegurtasun arriskuak baita arrisku hauek konpontzeko proposamenak dituen txosten bat ere. Hobekuntza hauek ezarriz gero, detektatu diren zibersegurtasun arloko ahultasunak txikiagotu edo deusezatatu ahal dira.
Nola funtzionatzen du CATWAM®--ek?
CATWAMek® dauden ziberahultasunak detektatzeko aukera maximizatzen du, eta funtsezko lau maila ezartzen ditu: arriskuak WEB plataformetan bertan, horiei lotutako mugikorretarako aplikazioetan, erakundearen LAN barne-sarean eta, azkenik, portuen eskaneatzeak erakusten dituen ahultasunak. Prozesu hori gauzatzeko, CATWAMek® "KUTXA GRISEAN" jarduten du, eta erasotzailearen profil bat simulatzen du, sistemari buruzko informazio mugatua duena – pribilegiorik gabeko enplegatu bat, adibidez –, eta modu automatizatu eta estandarizatuan zibersegurtasuneko proba sortak egiten ditu, erakundearen plataformen ahultasunak aurkitzeko eta bistaratzeko.
CATWAMek® informazioaren segurtasunari buruzko Europar araudiak eta estandareak betetzen direla egiaztatzea ahalbidetzen du.
CATWAMek® dituen konfigurazio aukerek mugikortasun arloan jarduten duten enpresen edota erakundeentzako -ibilgailu-fabrikatzaileak eta horien hornitzaileak, salgaiak edo pertsonak garraiatzeko ibilgailu-flotak dituzten erakundeak, eta abar-, ebaluazio-tresna bihurtzen dute. Horrez gain, ISO 27001, ENS edo NIS2 bezalako araudiek eta estandarrek ezartzen dituzten zibersegurtasuneko gutxieneko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu nahi badute, ibilgailu-flotak ez dituzten edo mugikortasunarekin loturarik ez duten erakundeentzat -FinTech, adibidez-, edo, besterik gabe, sistema horiek datu sentikorrak edo operatibotasuna bezain garrantzitsua den zerbait babesten dituzten jakin behar badute, CATWAM ebaluazio-tresna izango da.
Zer detekta dezake CATWAM® teknologiak?
Adibide gisa, WEB plataformen eta Flotak Kudeatzeko Sistemen kasuan, CATWAMek® pribilegiorik gabeko erabiltzaile batek, ebaluatutako WEBaren barruan ekintzak egiteko -hala nola, erabiltzaileen identitateak lapurtzea, erakundearen datuak ezabatzea edo bahitzea eta, are gehiago, datu-base osoa kontrolatzea- daukan probabilitatea bezalako arriskuak detektatzeko gai da.
Mugikorretarako aplikazioei dagokienez; CATWAM, ahultasunak detektatzeko gai da, zeintzuk ustiatuz gero, gailu mugikorren kontrola hartzea eta erabiltzaileen datu pertsonalak/pasahitzak lapurtzea edo mugarik gabe sarbidea eman dezakeen "malware" bat instalatzea, segurtasun-konfigurazioa aldatu ahal duen erabiltzaileari sartzen saihestea ahalbidetu ahal duen.
Nola lortu CATWAM® Ziurtagiria?
Mugikortasuna kudeatzeko zure plataforma digitaletarako CATWAM® ziurtagiria lortu nahi izanez gero, EUROCYBCAR harremanetan jar zaitezke contacto@eurocybcar.com helbide elektronikoaren bidez edo +34 619 291 892 telefonora deituta.