NAIA proiektua martxan da!

Deskarbonizazioaren, industria berriz kokatzearen, horniduren segurtasuna bermatzearen eta berrikuntza bizkortzearen erronken aurrean, Euskal Herriko elektronika-sektoreak bere ekosistemako eragileen arteko sinergiak indartu behar ditu, elektronika jasangarri eta birsortzaile baten alde. Helburu horrekin, AGUILAk eta bere bazkideek: ESTIAk,​ Nouvelle-Aquitaine Eskualde Akademikoko Errektoretzak,​ Eusko Jaurlaritzak eta GAIA Klusterrak, NAIA proiektua garatu dute : Mugaz gaindiko elektronika aurreratu eta jasangarrian berrikuntzarako ikuspegi berria (Nouvelle Approche pour l'Innovation transfrontalière en électronique Avancée et durable).

Interreg POCTEFA 2021-2027, laguntzarekin, proiektu honek Espainiaren eta Frantziaren arteko mugaz gaindiko lankidetza sustatzen du, erabilera partekatuko mugaz gaindiko plataforma teknologiko bat (COMMON SPACE) garatzeko. Plataforma hori prestakuntzarako, industria-gaitasunak indartzeko eta produktu elektroniko aurreratu eta jasangarriak garatzeko izango da.

Biharko elektronika-sektorea egituratzen

Europako berrindustrializazioaren, hornidura-kateetako tentsioen eta ingurumen-trantsizioaren testuinguruan, NAIA proiektuaren helburua da erabilera partekatuko mugaz gaindiko plataforma teknologiko bat (Common Space) sortzea, elektronika-sektorearen zerbitzura egongo den azpiegitura estrategiko gisa.

Common Space hori biharko tokiko elektronika-ekosistemaren ardatza izango da. Industria-enpresak, ETEak, ikerketa-zentroak, prestakuntza-erakundeak eta administrazio publikoak elkartuko ditu, punta-puntako ekipamenduak, gaitasunak eta partekatutako zerbitzuak baliatuz. Horrela, erresilienteagoa, berritzaileagoa eta jasangarriagoa izango den sektore baten garapena sustatuko du, Frantzia eta Espainiaren arteko lurraldearen subiranotasun teknologikoa indartzeko, industria-enplegu kualifikatuak sortzeko eta balio erantsi handiko jarduera berriak bultzatzeko.

Mugaren bi aldeetako eragileak elkartuz, NAIAk lurraldea elektronika birsortzailearen Europako erreferentziazko gune bihurtzen lagunduko du, bikaintasun industriala, lehiakortasun ekonomikoa eta ingurumenarekiko erantzukizuna uztartuz.

NAIAren zutabe nagusiak

-Lurraldearen industria- eta teknologia-subiranotasuna indartzea: mugaz gaindiko elektronika-sektore erresiliente bat garatzea, tokiko diseinu-, ekoizpen-, konponketa- eta birziklatze-gaitasunak sendotuz, mendekotasun estrategikoak murrizteko eta Europako balio-kateen segurtasuna indartzeko.

-Lurraldean balioa eta industria-enplegua sortzea: industria-jarduera berrien sorrera sustatzea, enpresa berritzaileen ezarpena bultzatzea, enplegu kualifikatuak garatzea eta lurraldearen erakargarritasuna handitzea talentua, inbertitzaileak eta industria-bazkideak erakartzeko.

-Elektronika birsortzailerako trantsizioa bizkortzea: ekonomia zirkularrean, baliabideen erabilera arduratsuan eta sektorearen ingurumen-aztarna murriztean oinarritutako enpresa-, diseinu-, fabrikazio-, konponketa-, berrerabilpen- eta birziklatze-ereduak sustatzea.

-Berrikuntza industria-lehiakortasunaren eragile bihurtzea: Frantziako eta Espainiako azpiegitura teknologikoak, saiakuntza-plataformak eta I+Gko ezagutzak partekatzea, teknologia-transferentzia enpresetara bizkortzeko eta balio erantsi handiko industria-irtenbide berrien garapena sustatzeko.

-Gaitasunak garatzea eta ETEen eraldaketa laguntzea: sektorearen etorkizuneko gaitasun-beharrak aurreikustea, biharko talentua prestatzea eta ETEei teknologia, prozesu eta negozio-eredu berritzaileak txertatzen laguntzea, haien lehiakortasuna modu iraunkorrean indartzeko.

Bazkideak

NAIA industria, goi-mailako irakaskuntza, berrikuntza eta erakunde publikoetako erreferentziazko bost eragile biltzen dituen Frantzia-Espainia-Euskal herria arteko partzuergo batek sustatzen du. Haien ezagutza, azpiegiturak eta sareak bateratuz, bazkideek lurralde osoan dinamika berri bat bultzatzea eta etorkizunera begirako ekosistema iraunkor baten oinarriak ezartzea dute helburu.

 

Frantziako, Espainiako eta Euskal herriako bost erakundek, elkarren osagarri diren espezializazioak dituztenek, NAIA proiektua garatzen dute: elektronika txertatua, goi-mailako irakaskuntza, industria-berrikuntza eta mugaz gaindiko hezkuntza-koordinazioa.

Institut Don Bosco, eta Pirinio Atlantikoetako Departamentua ere proiektu honetako erakunde elkartuak dira.

Nola jarraitu proiektuaren berriak​

Datozen hilabeteetan, proiektuari eskainitako webgune bat jarriko da abian. Bertan, proiektuaren aurrerapenak jarraitu, bazkideak ezagutu eta elektronika jasangarriari buruzko azken berriak eskuratu ahal izango dira.

Halaber, LinkedIneko kontu ofizial bat ere sortuko da, mugaz gaindiko elektronika jasangarriaren sektoreari lotutako albisteak, ekitaldiak eta aurrerapenak unean bertan partekatzeko.

NAIA proiektua Europar Batasunak %65ean kofinantzatu du, Interreg VI-A Espainia–Frantzia–Andorra (POCTEFA 2021–2027) Programaren bidez. POCTEFA programaren helburua Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaz gaindiko eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Horretarako, mugaz gaindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak garatzen laguntzen ditu, lurraldearen garapen jasangarria sustatzen duten estrategia bateratuen bidez.