Euskadin teknologia irekia erabiliz txip esperimental bat garatzen ari dira Europako autonomi teknologikoa indartzeko

  • SoC4CRIS-II proiektua, Eusko Jaurlaritzak finantzatuta, Europa eta enpresen autonomia teknologikoa indartzen lagun dezaketen belaunaldi berriko txip erresilienteak diseinatzen aurrera egiten ari da teknologia irekia erabiliz.
  • Ekimenak bere mugarri teknologikoetako bat lortu du, RISC-V irekian oinarritutako sistema-txip (SoC) bat garatzea, Europan fabrikatu eta gaur egun paketatze-prozesuan egotea.
  • Ekimen honek, Euskadik mikroelektronika aurreratuan dituen gaitasunak sendotzen laguntzen du eta bere posizioa indartzen du energia, industria eta espazio bezalako sektore kritikoentzako erdieroaleen diseinuan
  • Proiektu hau, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) APERT elektronika aplikatutako ikerketa-taldeak zuzentzen du, CEIT, Tekniker, Ikerlan eta Tecnalia teknologia-zentroekin, Connect Group enpresarekin eta GAIA-BMH klusterrekin batera.

Bilbon, 2026ko urriaren 26an.- SoC4CRIS-II proiektuak bere mugarri teknologiko nagusietako bat lortu du, irekia den RISC-V arkitekturan oinarritutako txip esperimental bat garatzea, Euskadin diseinatu eta Europan fabrikatu dena. Gailu hori, sistema bat txipean (System-on-Chip, SoC) izanik, une honetan paketatze-prozesuan dago. Ekimen hau, SoC4CRIS proiektuan oinarritzen da eta mikroelektronika-teknologia sendoago eta fidagarriagoak garatzen ari da, akatsen tolerantzia funtsezkoa den aplikazioetarako. Proiektuak RISC-V arkitektura irekia eta autonomi teknologiko handiagoa lortzeko aurrerapena ahalbidetuko duten diseinu-tresnak garatzen ditu.

RISC-V irekia eta estandarizatua den instrukzio-multzo arkitektura bat da, erabilerarengatik lizentzia-kuotarik ordaindu beharrik gabe prozesadoreak garatzeko aukera ematen duena. Irekitasun horrek askatasun handiagoa eskaintzen du soluzio jabedunak diseinatu eta ezartzeko, eta teknologia-menpekotasun jakin batzuk murrizten lagun dezake.

Aurretik amaitutako SoC4CRIS-I proiektuaren esparruan, RISC-V oinarritutako txip konplexu bat diseinatu zen. Proiektuak orain mikroelektronikako diseinu gaitasunak zabaltzera eta sistema elektronikoen erresistentzia eta fidagarritasuna hobetzeko soluzioak garatzera bideratzen du arreta. Orain arte egindako aurrerapenek txip-diseinua, jabetza intelektualaren (IP) blokeen integrazioa, akatsen tolerantzia eta FPGAetan teknologien ezarpena eta ebaluazioa bezalako arloak hartzen dituzte barne, baita aplikazio zehatzetarako zirkuitu integratuetan (ASICetan) transferitu daitezkeen soluzioen garapena ere.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Elkartek diru-laguntza programaren bidez finantzatuta dago (KK-2025/00013 proiektu-zenbakiarekin). Proiektu hau, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) APERT elektronika aplikatutako ikerketa-taldeak zuzentzen du, CEIT, Tekniker, Ikerlan eta Tecnalia teknologia-zentroekin, Connect Group enpresarekin eta GAIA-BMH klusterrekin batera.

Proiektuaren mugarri teknologikoak

EHUko diseinu-taldeak tarteko helburu nagusietako bat lortu du, RISC-V prozesadore bat eta SOC-E euskal enpresaren sinkronizazio IP bat integratzen dituen System-on-Chip esperimental bat garatzea. Garapen hau iturburu irekiko diseinu-tresna eta liburutegiekin soilik gauzatu da, jabetza pribatukoa den plataformetatik independenteak diren diseinu-lan-fluxu irekioago eta eskuragarriagoen aldeko pauso esanguratsua markatuz. Txipa Alemaniako Global Foundries instalazioan fabrikatu da eta une honetan pakete-prozesuan dago.

Mugarri honek lotzen ditu Euskadin garatutako mikroelektronikaren diseinu gaitasunak Europako fabrikazio prozesuekin, Europako Batasunak sustatutako teknologiaren subiranotasunerako estrategiarekin bat eginda. ​

Txip-diseinutik harago, proiektuko bazkideek sistema elektronikoen erresistentzia eta fidagarritasuna handitzeko helburu duten hainbat teknologiaren gainean ari dira lanean:

  • CEITek akatsak arintzeko mekanismoak integratu ditu memorian eta logika kritikoan, zentroak berak garatutako RISC-V arkitektura batean. Erabilitako teknikek EDAC, garbiketa eta hirukoiztutako modulu-erredundantzia (TMR) barne hartzen dituzte, akatsen tolerantzia hobetzeko helburuarekin. Soluzioak FPGA plataformetan ezarri eta definitutako eszenarioetan simulazio bidez ebaluatu dira. Diseinuak mekanismo hauek aplikazio zehatzetarako zirkuitu integratuetara (ASIC) transferitzeko aukera ematen du.
  • Ikerlanek ULEO garatu du, nerbio-morfoloko ikusmenarako optical flow arineko algoritmo bat, eta ULEO-Core, FPGAentzat optimizatutako bere hardware-implementazioa. Teknologia hau intereseko eremuak jarraitzeko eta sistema txertatuetan ikusizko informazioaren prozesamendu eraginkorra egiteko diseinatuta dago. IKERLANek SECDED Hamming kodeek babestutako memorian oinarritutako segurtasun funtzionaleko mekanismo bat ere ezarri du, bit bakarreko akatsak zuzentzeko eta bit bikoitzeko akatsak detektatzeko gai dena. Soluzioa RISC-V NEORV32 plataforman FPGA batean eta ULEO-Core-ren barne-memorian balioztatu da, simulazioaren, akats-injekzioaren eta benetako munduko datu-multzoetatik eratorritako estimuluak erabiliz egindako proba bidez.
  • Irudi prozesamenduaren arloan, Teknikerrek aurrerapausoak eman ditu sare neuronaletan oinarritutako arkitektura batean, memoria eta prozesamendu ahalmenari dagokionez konfiguragarria eta FPGA eta ASIC teknologietan ezartzeko diseinatua. Helburua da makina-ikusketa gaitasunak etorkizuneko sistema elektroniko aurreratuetan integratzea erraztea.
  • Connect Group-eko Connect Teknologia Zentroak prozesu eta materialak ikertzen ari da aeronautika sektorerako bideratutako elektronika muntatzeko. Bere lanak materialen hautaketa eta laborategiko esperimentuak egitea barne hartzen du, enkapsulazio eta substratu desberdinekin lotutako diseinu-parametroak ebaluatu eta baliozkotzeko.

“Emaitza hauek berresten dute Euskadik gaitasun zientifiko, teknologiko eta industrialak dituela txip konplexu eta erresilienteen diseinuan aurrera egiteko, fidagarritasuna, eraginkortasuna eta autonomia teknologikoa faktore estrategikoak diren sektoreetarako", azpimarratu du kontsortzioak.

SoC4CRIS-II proiektuak aurrera jarraitzen du, Euskadik mikroelektronika aurreratuan dituen gaitasunak indartzeko eta euskal ekosistema lehiakorragoa eta erdieroaleen arloan Europako lehentasunekin konektatuagoa izaten laguntzeko. Ekimenak etorkizuneko industriarako estrategikoa den sektore batean teknologia-transferentziarako, jarduera ekonomikorako eta kualifikatutako enplegurako aukera berriak sustatzea ere bilatzen du.

Proiektua Europako Txip Legearen helburuekin ere bat dator; lege horrek Europako ekoizpen-gaitasuna indartu eta erdieroaleen hornikuntza-kateko erresilientzia handitu nahi ditu.//