Euskadiko Parke Teknologikoak eta GAIA klusterrak antolatutako jardunaldi baten barruan, enpresak, zentro teknologikoak, unibertsitatea eta ekosistema kuantikoko eragileak bilduko dira ostegun honetan, irailak 24, Zamudio/Derio Campusa.
· Tecnaliak, Ayesa Digitalak, LKS Nextek, Quantum Madsek eta EHUk industriarekin, energiarekin, logistikarekin, robotikarekin eta komunikazioekin lotutako erabilera-kasuak aurkeztuko dituzte. BasQ, Biqain eta red.es enpresek teknologia kuantikoen garapenak eskaintzen dituen aukerak aztertuko dituzte.
· Halaber, mahai-inguru bat egingo da enpresek teknologia kuantikoen arloan dituzten erronka nagusiak aztertzeko. Jardunaldia 9:00etatik 11:30era izango da. Informazio gehiago eta izen-ematea esteka honetan.
2026ko irailaren 22a.- Teknologia kuantikoak ikerketaren esparruari soilik lotutako teknologia izateari utzi eta aplikazio zehatzak aurkitzen hasi dira enpresa- eta industria-ingurunean. Aukera horiek euskal enpresei hurbiltzeko asmoz, Euskadiko Parke Teknologikoak eta GAIA klusterrak teknologia kuantikoei buruzko jardunaldia antolatu dute irailaren 24an, ostegunarekin, 9: 00etatik 11:30era, Zamudio/Derio campuseko eraikin nagusian.
"Zeintzuk dira teknologia kuantikoen abantailak zure enpresarentzat?" izenburupean, topaketak aukera emango du erabilera errealeko kasuak eta teknologia horrek enpresa-ehunari jada eskain diezazkiokeen aukerak bertatik bertara ezagutzeko, bai eta teknologia pixkanaka erabiltzen hasten denean prestatzen hasteko dauden aukerak ere. Teknologia kuantikoak bere prozesuetan zer aplikazio izan ditzakeen eta teknologia berri honek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko zer urrats ematen has daitezkeen jakin nahi duten enpresa eta erakundeei zuzenduta dago topaketa hau.
Tecnalia, Ayesa Digital, LKS Next, Quantum Mads eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ordezkariek parte hartuko dute jardunaldian. Zibersegurtasun eta komunikazioetan, biki digitaletan, robotika industrialerako ibilbideen plangintzan, hornidura-kateen optimizazioan eta industria-inguruneetako 5G/6G komunikazioetan garatutako aplikazioak aurkeztuko dituzte.
Programari hasiera emateko, Itziar Epalza Euskadiko Teknologia Parkeko zuzendari nagusiak eta Javier Aizpurua BasQ (Basque Quantum) erakundeko zuzendari zientifikoak, parte hartuko dute, eta konputazio kuantikoaren egungo testuinguruari eta haren eraginari buruzko sarrera bat eskainiko dute.
Ondoren, Nerea Martiartu Lantik-eko zuzendari gerenteak eta Biqain-eko ordezkariak zientzia kuantikoa enpresa-eremura transferitzeko prozesua aztertuko du; Alberto de Vicente Fernández red.es-eko Zerbitzu Publikoetako Zuzendaritza Atxikiko Arloko buruak, berriz, kuantikak eremu nazionalean eskaintzen dituen aukerak azalduko ditu.
Jardunaldiaren zati nagusia enpresa-erabilerarako kasuei buruzkoa izango da. Ayesa Digitalak energia-baliabideak sortzeko instalazio baten OT komunikazioei aplikatutako soluzio kuantiko-seguru bat aurkeztuko du; LKS Next enpresak konputazio kuantikoaren bidez gaitutako biki digitalei helduko die; Tecnaliak kalitatezko ikuskapen robotikoan ibilbideak automatikoki planifikatzeko aplikazioak erakutsiko ditu; Quantum Madsek hornidura-katearen optimizazio-kasu bat azalduko du; eta EHUk SmartQuanT4E esperimentazio-azpiegitura kuantikoa aurkeztuko du, komunikazioetan eta industria-inguruneetan aplikazioak dituena. Jardunaldia amaitzeko, enpresek teknologia kuantikoen arloan dituzten erronka nagusiei buruzko mahai-ingurua egingo da, eta B2B bilerak egingo dira enpresa parte-hartzaileen eta ekosistemako eragileen artean.
Jardunaldia amaitzeko, enpresek teknologia kuantikoen arloan dituzten erronka nagusiei buruzko mahai-ingurua egingo da, eta B2B bilerak egingo dira enpresa parte-hartzaileen eta ekosistemako eragileen artean.
GAIAk adierazi du, halaber, enpresentzat kuantika ez dela soilik etorkizuneko teknologia: landu, ezagutu eta esperimentatu beharreko garapen- eta hazkunde-eremua da. "Balioa non eman dezakeen identifikatzeak, enpresa-erabilerako kasuak garatzeak eta irtenbide horiek garatzen ari direnei laguntzeak aukera emango dio gure enpresa-sareari presente egoteko edo/eta teknologia disruptibo baten buru izateko, iraunkortasunaren eta lehiakortasunaren bilakaeran dauden aukera berriei erantzuteko. Klusterretik industrializazio hori bultzatu nahi dugu eta Europako ekosistemarekiko lankidetza erraztu ", adierazi du Cristina Murillo GAIAko zuzendari nagusiaren albokoak.
Izen-ematea irekita dago eta esteka honen bidez egin daiteke: https://parke.eus/eu/evento/zeintzuk-dira-konputazio-kuantikoaren-abantailak-zure-enpresarentzat/
Data: 2026ko irailak 24
Ordutegia: 09:00-11: 30
Lekua: Ibaizabal bidea, 101. eraikina, Zamudio/Derio Campusa, Euskadiko Teknologia Parkea