Nafarroako zenbait ikastoletako 700 ikaslek baino gehiago programazio hizkuntza eta trebetasun konputazionala lantzen dute TXAC PLANET metodoarekin

Gaur aurkeztu da prentsaurrekoan Euroeskualdeak bultzatutako iniziatibaren bigarren edizioa. Bertan parte hartzen dute Argia (Tutera), Zangoza (Zangoza), Labiaga (Bera) eta Erentzun (Viana) ikastoletako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek. Horiei Lazkaoko San Benito ikastola gehitzen da, TXAC PLANET metodoarekin buru-belarri lanean hasi dela.

Berriro ere TXAC PLANETekin bat egingo dugu, ikasleak erraz baina eraginkortasunez murgildu daitezen programazio hizkuntzan, eta, unea iristen denean,eta unea iristen denean programazio hizkuntza profesionalera jauzia eman dezaten», azpimarratu du Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE).

Eduki berriek mundu digitalerako elementu garrantzitsuak sartzen dituzte, hala nola zibersegurtasuna, teknologia eta sareen erabilera arduratsua sustatzeko.

Iniziatiba honen bidez, umeak txikitatik esparru tekniko eta teknologikoetara hurbiltzen lagundu nahi da..

 

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin batera, Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) TXAC PLANET iniziatibaren edizio berri bat aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Transmedia metodo hau bigarren urtez jarraian ezarriko da Tuteran, Zangozan, Beran eta Vianan kokatutako Nafarroako lau ikastolatan. Horiei Lazkaoko San Benito ikastola gehitzen da, TXAC PLANET metodoarekin buru-belarri lanean hasi dela.

Iniziatiba honen helburua lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek trebetasun konputazionalak eskuratzea eta programazio hizkuntza lantzea eta horretara ohitzea daarazoak konponduz eta prozesuak sortuz, XXI. mendeko hizkuntzara egokitutako gaitasun digital berriak eskura ditzaten.

 

Horrela, joan den ikasturtean TXAC PLANETekin lanean hasi ziren 635 ikasleei Nafarroako 4 ikastoletako beste 100 ikasle gehitu zaizkie ikasturte honetan. Ume guzti hauek hizkuntza konputazionala eta programazio hizkuntza ikasgeletan ikasiko dute TXAC PLANET ereduari esker. Eredu horrek ikus-entzunezko 45 kapitulu eta ariketa eta tutorial ugari dituen doako plataforma telematikoa biltzen ditu, euskaraz garatutako ikaskuntza eta kreatibitateko ingurune ludiko batean.

Nafarroako ikastoletan egiten ari den ezarpena hiru eskualderen lankidetza du:  Euskal Autonomia Erkidegoa, Nouvelle Aquitaine eta Nafarroa. GAIA Klusterrak, Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE), Kanaldudek eta Azaroa Filmsek ere parte hartzen dute, NAEN Euroeskualdearen laguntzarekin. 

 

Irene López-Goñi NIEko arduradun pedagogikoak azaldu duenez, «iazko esperientzia oso ona izan zen zentzu guztietan, eta, beraz, ez dugu zalantzarik izan Euroeskualdearen proiektu honetan parte hartzeko, dagoeneko ezagutzen ditugun erakunde eta enpresekin batera». «Ikasleak modu errazean baina eraginkorrean hurbilduko dira programazio hizkuntzara eta oinarriak prestatuko dituzte, momentua iristen denean, programazio hizkuntza profesionalera jauzia eman ahal izateko. Horrez gain, lehen edizioaren abantailak programazio hizkuntzarekin inoiz lan egin ez duten irakasleentzat ere izan dira,TXAC PLANETeko kapituluek eskainitako azalpen argiei esker klasean modu seguruan aplikatzen hasi zuten», esan zuen.

 

Era berean, gogorarazi du ikastolek, irakaskuntza-kooperatiba diren aldetik, abantaila bat dutela, gai pedagogikoei buruzko erabakietan autonomia izatea, «horietako bat izan da proiektu hau eta ezin hobeto egokitzen da ikastolen planetara ikasleen gaitasun digitalen garapenari dagokionez EBk ezartzen duen bezala. Gainera, programazio hizkuntza aplikatuz, gure DNAn dauden balioak lantzen ditugu, hala nola ikasleen lan kooperatiboa eta genero-arrakala murrizten (eta, ahal bada, desagerrarazten) laguntzea», azaldu du.

Bestalde, Eider Caraciolo GAIA Klusterreko Azpiegitura Sektorialen arduradunak eskerrak eman dizkio NIEri, bigarren urtez jarraian TXAC PLANET ezartzearen alde egin duelako. «Horrela Nafarroako haurrak mundu digitalarekin lotutako eduki berrietara hurbildu ahal izango dira, hala nola zibersegurtasunaren ingurunera», azaldu du.

 

Caraciolok azpimarratu duenez, «ezin dugu ahaztu programazioa gero eta hizkuntza garrantzitsuagoa dela eta izango dela gaur egun bizi dugun eraldaketa-etapa honetan, eta horregatik proiektu hau garrantzitsua da, ikastolen eta ikastetxeen eskura jartzen baititu pentsamendu konputazionala garatzeko tresna digitalak». Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean, GAIA Klusterraren ordezkariak azpimarratu nahi izan du oso garrantzitsua dela ikasleek horrelako ekimenetan parte hartzea, «horregatik, neskatoak TXAC PLANET erabiltzera eta programazioaren moduko mundu interesgarri baten ateak irekitzera animatzen ditugu».

 

Azaroa Filmsetik, María Vallejok nabarmentzen du, bigarren edizioko berrikuntzen artean adin handiagoko publiko bati zuzentzen zaiola; programazio-mailan konplexutasun handiagoko erronkak proposatzen dituela; eta zibersegurtasunari buruzko edukia gehitzen duela, «gai honi buruzko funtsezko kontuak landuz, teknologia eta sareen erabilera arduratsua sustatzeko helburuarekin». Eta horrela amaitzen du: «Txac PLANETek makinen hizkuntza irakasten du, eta makinen erabilera zuzena ere sustatzen du».

 

Kanaldudek ere Euroeskualdearen proiektuan parte hartzen du, Ipar Euskal Herrian TXAC PLANET telesaileko ikus-entzunezko kapituluak zabalduz..

Plataforma

El programa está basado en la plataforma Toolbox.AcademyPrograma hau Toolbox.Academy edo TXAC plataforman oinarrituta dago eta ikus-entzunezko kapituluek aurkezten dituzten kontzeptuak landuz hainbat ataza ebazteko aukera ematen duen programazio-ingurunea da..

Ikus-entzunezko kapituluak Azaroa Films enpresak garatu ditu eta plataforma Malagako Unibertsitateak eta bere spin-off Digitomicak egin du. Francisco Vico, unibertsitate honetako katedratiko bat, prentsaurrekoan egon da online moduan. Bere hitzaldian, etorkizunean gazteak izango diren neskatoak ingeniaritza karrerak ikastera eta programazioan, telekomunikazioan edo ingeniaritzan sortuko diren lanpostuetara sartzera bultzatu ditzakeen iniziatiba dela azpimarratu du.

 

Para más información: Informazio gehiago nahi izanez gero: https://www.txac.eu/eu/ekosistema/txac-planet/