Cybasque zibersegurtasuneko euskal enpresen elkartea sortu da

-Euskal Herriko Zibersegurtasun Industrien Elkarteak bere biltzar konstituziogilea egin eta akzio-programa aurkeztu du.

-Elkarteak 42 enpresa biltzen ditu jada. Xabier Mitxelena izango da elkarteburu eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC) sustatu du SPRI taldearen eskutik.

-Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburuak, nabarmendu du zibersegurtasuneko euskal enpresen aitzindaritza-gaitasuna, eta elkarlanerako deia egin du euskal ekonomiaren lehiakortasuna sustatzeko.

Gaur goizean ofizialki eratu da Euskal Herriko Zibersegurtasun Industrien Elkartea, Cybasque, Eusko Jaurlaritza - SPRI Ikuspegi Estrategikoari eta ETAI-GAIA sektoreko zibersegurtasun enpresen aitzindaritzari esker. Elkarte berri honen helburua hurrengoa da: «euskal enpresen zibersegurtasunaren inguruko teknologia eta ezagutza eskaintza pribatua antolatzea, enpresak sentsibilizatzea eta Euskadi hazkundean dagoen sektorean kokatzea».  

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa - Basque Cybersecurity Centre (BCSC) duela bi urte sortu eta gero agertu da Cybasque SPRI taldearen eskutik euskal zibersegurtasun ekosistema sustatu nahian. Cybasquek eta BCSCk beren ekintza osatuko dute lankidetza publiko-pribatuko gunea eratuz misioak arrakasta izan dezan.  

EBaren kalkuluen arabera, Europak milioi bat langile gaitu baino gehiago beharko ditu zibersegurtasunaren eremuan hurrengo urteetan, eta Euskadiko enpresen % 85ek adierazi du handituko duela inbertsioa industria-zibersegurtasunean. Eskaera honi aurre egiteko, Cybasquek gaitasuna garatzeko programak eskainiko ditu, sektoreko eragileen eta euskal ehun produktiboaren arteko aliantzak sustatuko ditu, zibersegurtasun azpiegiturak sortzen lagunduko du eta enpresa kideen nazioartekotzea landuko du. Xabier Mitxelena izango da Cybasqueko elkarteburu. Elkarteak 40 enpresa biltzen ditu, eta aldi berean GAIA taldearen parte da, 270 Ezagutza eta Teknologia Aplikatu enpresa baino gehiagok osatzen dutena.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburua Cybasqueko biltzar konstituziogilean izan da. Cybasqueko elkarteburu den Xabier Mitxelenak poza adierazi du elkartea martxan jartzeagatik «gure ekonomiarako oso baldintza zailetan. Honek erakusten du gure enpresen ahalmena, kontrako egoeretan ere proiektu handiak eta ikuspegi estrategikoarekin garatu ditzaketelako». Mitxelenak gogoratu duenez, 2019an lan egin dute teknologia gaitzaile nagusien inguruko zerbitzu, teknologia eta ezagutza eskaintza antolatu eta gaur egungo eraldaketa digitalari aurre egiteko. «Krisi honen ondorioak bereziki gogorrak dira digitalizazioaren eta ekonomia berriaren erronkari aurre egiteko ahalmen nahikoa ez duten enpresentzat. Cybasque jaio da, hain zuzen ere, eboluzio honetan laguntzeko». 

Industriek digitalizazio-prozesua bizkortzeko deialdi berean, Arantxa Tapia sailburuak zorionak eman dizkie sektoreko enpresei aurrea hartzeagatik, eta Eusko Jaurlaritza - SPRIren konpromisoa nabarmendu du lankidetza-hitzarmenaren bitartez. Javier Diéguez Zibersegurtasun Euskal Zentroko zuzendariak ekitaldian esan duenez, hitzarmen honek lankidetza sustatuko du instituzio-eragileekin aliantza publiko-pribatuak garatzen jarraitzeko asmoz Euskadiko ehun ekonomikoaren lehiakortasunaren alde.  

 

Eskaerak gora egin du, eskaintza antolatu da

Xabier Mitxelenak eskarmentu profesional handia du zibersegurtasunaren eremuan. Izan ere, S21SEC sortu zuen eta gaur egun erreferentziakidea da eremu honetan. Gaur formalki eratu den Cybasqueren ekintza-programa aurkeztu du Mitxelenak. «Gure bokazioa gehitzea da, elkarlanean aritzea zibersegurtasunaren garapena sustatzeko lurraldeko eremu pribatu guztietan, beste sektoreekin lankidetza bultzatzea eta nazioarteko merkaturantz zuzentzen diren eta oinarri teknologikoa duten gai eta zerbitzu berrien garapena sustatzea». Adierazi duenez, «eskaintza pribatua ordezkatzen dugun enpresok osatu behar ditugu erakundeen esfortzuak, Zibersegurtasun Euskal Zentroarenak, adibidez, Euskadi industria-zibersegurtasunean erreferentzia-lurralde kokatzeko».  

Beste ekintza batzuen artean, Cybasquek nazioartekotzen lagunduko die kideei garrantzi handiko proiektuetarako aliantzak sortuz. Era berean, zibersegurtasunerako langile gaituak bilatu eta eratzeko esfortzua handituko du, hau baita eremua garatzeko behar handienetako bat. Mitxelenaren hitzetan, «zibersegurtasunak ibilbide profesionalak garatzeko aukera ematen du langabezia ia existitzen ez den eremuan. Trebakuntza garaitzailea da». Hurrengo hilabeteetarako ekintza-ildoen artean, halaber, Cybasquek elkarlan-foroak sortuko ditu garapen teknologikora eta teknologia berri eta aplikazioetarako I+Gera zuzendutako enpresen artean.  

Ciberseguridad, en cifras 

-Zibersegurtasunak 130 bilioi euroko balizko merkatua suposatzen du mundu osoan 2022rako, eta negozio-bolumenak % 12 eta 15 artean egingo du gora. Gaur egun, merkatu honen helmena 71.000 milioi eurokoa da eta 594 milioi lanpostu sortzen ditu.

-Ziberkrimenak 535.000 milioi euro galaraziko ditu 2021ean. (6 trilioi dolar)

-Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren ikerketa baten arabera, non Euskadiko 90 industria-enrpesak hartu zuten parte, % 85ek uste du inbertsioak industria-zibersegurtasunean gora egingo zuela; aldiz, % 15ek bakarrik uste du mantenduko duela. Inork ez du uste murriztuko denik.

-2018ko irailean, Europar Batzordeak onartu zuen 2000 milioi euroko inbertsioa 2021 eta 2027 urteen artean zibersegurtasun eremuan gaitasun teknologikoak garatzeko diru-laguntzetan. Honek adierazten du merkatu bakar digitalaren aldeko apustua, non lehentasuna duen azpiegiturak, gobernuak, negozioak eta hiritarrak babestea.

-Erronka honi aurre egiteko, 5200 lanpostu behar dira, unibertsitateko titulua edo lanbide heziketa.  



 

CyBasque-ko Zuzendaritza-Batzordea