DTAM: Europar proiektu berri bat eraldaketa digitala fabrikazio aurreratuan errazteko
Digital Transformation in Advanced Manufacturing o DTAM: Un currículo de formación integral para que los técnicos de la UE desplieguen y gestionen herramientas digitales en la fabricación inteligente, es un proyecto de tres años de duración de Alianzas para las Competencias Sectoriales, financiado por el programa Erasmus+ de la UE.
GAIAK, AFM, Sarenet eta proiektuaren buru den POLITEKNIKA IKASTEGIA TXORIERRI S.COOP zentroarekin elkarlanean, Europako 5 herrialdetako beste 10 erakundek parte hartzen duten DTAM proiektua jarri zuten abian.
DTAM proiektuak erantzuna eman nahi dio gero eta handiagoa den behar bati, alegia, EBko langile teknikoen eta ikasleen trebakuntza eta prestakuntza hobetzea, haien enplegagarritasuna hobetu ahal izateko azkar aldatzen ari den lan-merkatu batean, hots, fabrikazio aurreratuaren (AM) merkatuan. Halaber, proiektuak aurre egingo die COVID-19aren pandemiagatik eta haren ondorioengatik gero eta gehiago azaleratu diren beste behar ugariri ere. Behar horien artean, honako hauek daude: 1) Lan-eskuaren eskariaren eta eskaintzaren artean dagoen doikuntza falta, gaitasun digital eta teknikoei dagokienez; 2) sektorera egokitutako langile industrialen eskaria; 3) ez dago gaiari buruzko lanbide heziketako programa aitorturik, ezta IoT laborategi garatuetara (urrunetik) iristearen bidez edo WBLz baliatuz jaso daitekeen trebakuntza praktikorik ere; eta, azkenik, baina ez garrantzi txikiagoarekin, 4) kualifikazio gutxiko langileei zuzendutako prestakuntza eguneratuaren beharra, aurrerapen teknologikoen eraginez ordezkatuta edo zaharkituta geratzeko mehatxupean baitaude.
Horrenbestez, DTAM proiektuak eraldaketa digitalari buruzko curriculum berri bat eskainiko du, goi eta erdiko mailako teknikariak trebatzeko fabrikazio aurreraturako funtsezkoak diren teknologietan. Curriculuma lagungarria izango da fabrikazio aurreratuaren eremuko datu eta sistema digitalak ulertzeko, instalatzeko, konfiguratzeko, gainbegiratzeko, aztertzeko, transferitzeko eta mantentzeko gaitasuna duten teknikarien kopurua areagotzeko; era horretan, EBko 4.0 Industrian dagoen ezagutza-hutsune garrantzitsu bat beteko da eta eskualdeetako bazkideen RiS3ei helduko zaie.
Hori lortzeko, proiektuak honako funtseko jarduera hauek erabili nahi ditu:
- DTAM irakaskuntza-metodologia eta trebakuntza-programa. Aliantzak Eraldaketa Digitalerako Gaitasunen Indize bat sortuko du eraldaketa digitalaren alorrean; sortu ere trebakuntza-metodologia bat eta prestakuntza-programa bat sortuko ditu, irakasleei zuzendutako eskuliburu espezifiko batez.
- DTAM trebakuntza-ikastaroa prestatzea. Proiektuaren funtsezko jarduera honetan material didaktikoa prestatuko da, eta, berarekin batera, online ikasteko plataforma bat eta gaitasun digitalen eta zeharkakoen autoebaluaziorako tresna bat ere. Prestakuntzan jorratu litezkeen gaiak honako hauek dira: gaitasun digitalak, zibersegurtasuna, zeharkako konpetentziak, hodeiko teknologiak, adimen artifiziala, ikaskuntza automatikoa eta big data. Trebakuntza-ikastaroa sei hizkuntzaz egongo da eskuragarri: Ingelesa, gaztelania, nederlandera, italiera, greziera eta bulgariera.
- DTAM IoT-aren konexio-puntu zentral bat (Hub) sortzea. Jarduera honen sustraian dagoen ideiaren oinarria da beharrezkoa dela lankidetza-zentro iraunkor bat izatea interesatuentzat, hala nola ikasleak eta irakasleak, IoT produktu eta zerbitzuak garatzen dituzten enpresari eta profesionalak, erakunde pribatuetako edo administrazio publikoko erosleak, eta azken erabiltzaileak. DTAM IoT-aren konexio-puntu zentralak trebakuntzaren edukiak eta materialak eskuratzea ahalbidetuko die interesatu nazionalei eta nazioartekoei.
- Saiakuntza pilotuak. DTAMren trebakuntza-ikastaroaren aurkezpen ofiziala egin aurretik, proba pilotu bat egingo da trebakuntza-metodologia, trebakuntza-curriculuma eta horren edukia balioztatzeko.
Proiektuan parte hartzera eta gure DTAM proiektuaren aldizkari ofizialarekin bat egitera gonbidatzen zaitugu, hemen harpidetuzaquí.
DTAM proiektuari buruzko galderaren bat izanez gero, Cristina Murilloarekin edo Jon Mitxelenarekin kontakta dezakezu:murillo@gaia.es edo mitxelena@gaia.es