Bizkaiko enpresek pertsonen eta talentuaren kudeaketan duten heldutasuna ebaluatu ahal izango dute

  • Mondragon Unibertsitateko Enpresa Kudeaketari buruzko Ikerketa Zentroak (MIK), GAIA klusterrak eta Bizkaia Talentek, elkarlanean, autodiagnostikorako soluzio digitala garatu dugu, enpresek eremu horretan dituzten indarguneak eta hobetu beharreko arloak identifikatzeko aukera izan dezaten

Talentua eraginkortasunez kudeatu ahal izateko, behar-beharrezkoa da erakundearen heldutasun-maila ezagutzea. Indarguneei eta hobetzeko arloei buruzko egiazko informazioa izanez gero, errazago har daitezke enpresa-estrategiarekin bat datozen erabakiak. Helburu horri begira, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako “Bizkaia with the talent” ekimenak autodiagnostikorako tresna  bat garatu du, enpresei pertsonen eta talentuen kudeaketan duten garapen-maila ebaluatzeko aukera ematen diena.

Tresna honen garapena Mondragon Unibertsitateko Enpresa Kudeaketari buruzko Ikerketa Zentroak (MIK), ​  eta hemen. 

Enpresa-heldutasuneko ereduak eta pertsonen kudeaketari buruzko dibulgazio-metodologiak konbinatuz, proiektuak azterketa-eredu berri baten sorrera ekarri du, enpresak batek talentuaren kudeaketan duen heldutasun-egoera neurtu eta baloratzeko. Datuen analisian eta ustiapenean oinarritutako diseinu baten bidez, tresna digitalak txosten pertsonalizatua eskaintzen die enpresei, diagnostiko zehatz batekin, eta gomendio espezifikoak eta jarraitu beharreko urratsak ere ematen dizkie pertsonak eta talentua kudeatzeko estrategia indartzearren..

4Pen boterea

Azterketa hau egituratzeko, autodiagnostiko-tresnak ‘4Pen boterea’ deritzen lau dimentsiotan aztertu eta baloratzen du enpresaren egoera. 

Lehenengoa, Place & context izenekoa, heldutasun-maila enpresaren ezaugarrien arabera ebaluatzeko erailtzen da, tamaina edo hedapen geografikoa tarteko. Bigarrenean, Purpose & Strategy, talentuaren kudeaketan eragina duten elementu estrategikoak aztertzen dira: antolaketa-kultura, lidergoa eta aurrerapen teknologikoa.

Hirugarrenean, People, pertsonen kudeaketan dauden erantzukizunen banaketa aztertzen da, erakundearen barruan zein kanpoan. Azkenik, tresnak Practices izeneko dimentsioa aztertzen du, praktikek pertsonen kudeaketan duten maila baloratzeko 

Tresna hau lehen urratsa besterik ez da datuetan oinarritutako eta erakundearen beharrekin lerrokatutako pertsonen kudeaketa integralerako estrategia lortzeko.

Identifikatu zure enpresaren heldutasun-maila hemen.