- Gipuzkoako hiriburuan CYBERFRONT Donostia 2025 zibersegurtasun aurreratuari buruzko topaketa handia egingo da azaroaren 17an eta 18an, zeina jarraitzeko bokazioarekin sortu baita, eta Europako liderrak, start-upak, erakundeak eta enpresak bilduko ditu helburu komun baten ingurura: Europa digital, burujabe eta erresiliente bat eraikitzea.
- CYBEREUSek eta GAIA Klusterrak antolatuta, CYBERTIX, EXVOLUTION eta Donostiako Sustapenarekin lankidetzan, topaketa Zibersegurtasun Institutu Nazionalak (INCIBE) babesten du.
- Sarrera doakoa izango da aldez aurretik izena emanda eta Donostian ospatuko den Week INN Berrikuntzaren astearen barruan garatuko da ekitaldia, ziber ekosistemarako Europako urteroko erreferentzia bihurtzeko asmoz sortuta.
2025eko urriaren 7a.- Donostia zibersegurtasunaren Europako epizentroa izango da datorren azaroaren 17an eta 18an CYBERFRONT Donostia 2025, un evento de alto nivel que marcará un antes y un después en el posicionamiento de Euskadi como nodo estratégico en tecnologías digitales avanzadas.
Erakunde antolatzaileek jakinarazi dutenez, CYBERFRONT Donostia start-up, korporazio, zentro teknologiko, unibertsitate, administrazio publiko eta inbertitzaileen arteko lankidetza estrategikorako gune gisa sortu da. Bere misioa: talentua, inbertsioa eta teknologia konektatzea, Europako segurtasun eta adimen digitalaren erronka handiei erantzuteko. “Europak lidergo teknologiko berriak behar ditu. Euskadik lidergo hori bikaintasunetik gauzatzeko ekosistema, talentua eta ikuspegia ditu”, antolatzaileek adierazi dutenez.
Ekitaldia sektoreko profesionalei zuzenduta dago, baina baita enpresa industrialei, instituzioei eta osasuna, energia, mugikortasuna edo finantzak bezalako sektore sentikorrei ere, non zibersegurtasuna landu beharreko ezinbesteko erronka transbertsal bihurtu den. Era berean, hitzorduak Euskadin sortutako CYBEREUS, Cybersecurity Interdisciplinary Innovation Hub berriaren hedapen publikoa irudikatzen du, Digital Europe programaren, INCIBEren eta Euskadiko Estrategia Digitalaren helburuekin bat eginda: https://www.cyberfront.eus/
Publikoa eta gaiak
Ikuspegi hibrido eta berritzaile batekin, hitzordua alderdi hauetara bideratuta dago: start-up teknologikoak eta deeptech-ak; enpresa industrial eta teknologikoak; inbertitzaile publiko eta pribatuak; I+G+B zentroak eta unibertsitateak; baita administrazio publikoak ere.
Atariko programak gai hauei lotutako aurkezpenak eta eztabaidak jasotzen ditu, besteak beste: Europa eta zibersegurtasunaren erronka, zibersegurtasun arloko ekintzailetzaren etorkizuna, AA eta Ziberdefentsa, erabilera bikoitzeko teknologiak eta AArekiko konfiantza, “apokalipsi kuantikoa” edo sareko lankidetza. Horrez gain, teknologia berrien demoetarako gune bat egongo da, ziberadimeneko zuzeneko lehiaketa espazioak, eta start-up, inbertitzaile, korporazio eta administrazio publikoetarako beste konexio gune batzuk.
Halaber, bigarren egunean, CYBERFRONT Donostia gazteengana, herritarrengana eta familiengana hurbilduko da, EKKINen, Berrikuntza eta Ekintzailetza Nodoan egingo diren hainbat jarduerarekin, gure eguneroko bizitzan zibersegurtasunari lotutako alderdiei buruz kontzientziatu, informatu eta prestatzeko..
Informazio gehiago eta izen emateak: https://www.cyberfront.eus/