Hautaketa-prozesua irekia: BDCCko Arduradun Teknikoa

BDCCren berariazko zerbitzuak ezartzeko eta jarduteko erantzukizuna

             Eginkizuna:

·                    BDCCren oinarrizko zerbitzua ematea: Euskadiko kultura eta sormen industrietako enpresa eta profesionalen harrera eta orientazioa lehendik dauden laguntza programa eta zerbitzuetara.

·                    BDCCren jardueraren eta jasotako eskaeren ebaluazio eta jarraipen txostenak egitea, sektorerako zerbitzu eta tresna berriak sortzeko.

·                    BDCCren jarduera operatiboaren jarraipena.  Datuen analisia (CRM eta web orria). 

·                    Ekitaldi bateratuak eta adituekiko saioak antolatzen eta kudeatzen laguntzea.

·                    Zerbitzu berriak eta BDCC estrategia diseinatzen laguntzea, arduradunaren lana eginez.

·                    Tokiko eta nazioarteko ordezkaritza eta partaidetza lanak.


Profila:

·                    Unibertsitateko goi-mailako titulua. 

·                    Gutxienez 2 urteko esperientzia, ahal izanez gero kultura eta sormen industrietako sektoreetan edo sektoreari laguntzeko bitarteko erakundeetan, baina lehentasuna emanez background / prestakuntzari eta kudeaketa ekonomikoan edo negozioa sendotzeko alderdietan izandako esperientziari.

·                    Gaitasun pertsonalak: proaktibitatea eta emaitzei begira lan egitea, zerbitzurako orientazioa, ikasteko gaitasuna, ikuspegi estrategikoa, gaitasun sortzailea eta berritzailea, enpatia, komunikazioa eta malgutasuna.

·                    Ofimatikako ezagutza eta erabilera aurreratuak.

·                    Hizkuntzak: Euskera (C1) eta Ingelesa (B2)


Taldea: 

·           Talde multifuntzionalean sartzea, 15 profesional, urte askotako esperientzia dutenak talde-dinamiketan- Kluster.

Sartze-data:

·           Otsaila 2023

Soldata:

·           Adosteko

Lanaldia:

·            Lanaldi osoa

Kontratu mota:

·           Mugagabea 

KSI (Kultura- eta sorkuntza-industriak) sektoreak eskaintzen duena

·           Euskadiko Espezializazio Estrategiatik sortzen ari den sektore bateko kide izatea, hazkunde nabarian eta zabaltzen ari diren enpresa txiki eta ertain askorekin.

·           Zerbitzua emateko talde gazte eta dinamiko bateko kide izatea, haren hazkunde eta garapenean lagunduz.

·           Kluster garapeneko ereduekiko hurbiltasuna eta esperimentazioa, dagoeneko baliozkotuta daudenak, eta datuen bidezko kudeaketarako tresna eta sistemen erabilera.

·           Balioetan oinarritutako erakunde bateko kide izatea, adierazleen kudeaketarekin.

 

Hautaketa prozesua  2023ko urtarrilaren 25eko 17:00ak arte egongo da zabalik, CVa  info@basquedcc.eus helbide elektronikora bidalita.info@basquedcc.eus