ETB3k TXAC PLANET telesailaren denboraldi berri bat estreinatuko du haurrak eta gaztetxoak pentsamendu konputazionalaren logikara eta informatikaren hizkuntzara hurbiltzeko
Estreinaldia urtarrilaren 31n (astelehena) 18:00etan izango da
Guztira 15 kapitulu berriak osatzen dute telesail honen bigarren denboraldia eta bere helburua haurrak eta nerabeak programazioaren eta pentsamendu konputazionalaren hizkuntzara hurbiltzea eta horretara ohitzea da, «XXI. mendeko hizkuntzara egokitutako gaitasun digital berriak eskura ditzaten».
Ohiana Maritorenak berriz ere aurkeztuko du TXAC PLANET telesailaren bigarren denboraldia eta oraingoan zibersegurtasunarekin lotutako alderdiak sartuko dira..
Telesaila GAIA Klusterrak, EITBk, Azaroa Filmsek eta Digitomica-Malagako Unibertsitateak bultzatu eta ekoitzi dute.
Urtarrilaren 31tik aurrera, ETB3k egunero 18:00etan TXAC PLANET sailaren lehen denboraldia eskainiko du. 30 kapitulu ditu, eta sail honen bigarren denboraldiaren 15 kapitulu berriekin lotuko da. Horren bidez, teknologia informatikoan eta logika konputazionalean hezi nahi dira haur eta nerabeak zibersegurtasunaren esparruan. GAIA Klusterrak, Azaroa Filmsek eta Digitomicak ekoitzitako serie interaktibo aitzindaria da, KUTXA FUNDAZIOArekin, EITBrekin eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroarekin lankidetzan. Azken honek proiektuaren edukiak gainbegiratu ditu.
Programa bakoitzak sei minutu inguruko iraupena du eta konputazioarekin eta zibersegurtasunarekin zerikusia duten bi kontzeptu aurkezten ditu formatu lasai eta intuitiboan. Gazte publikoak ToolboX.Academy (TXAC) (online programazio ingurunea) plataforma erabiliz kontzeptu horiekin elkarri eragin dezake, arazoak konponduz eta prozesuak sortuz.
ToolboX.Academy (TXAC) (entorno de programación online), resolviendo problemas y creando procesos.
Telesailak TXAC planeta esploratzeko eta ikertzeko estazio orbital baten bisita kontatzen du. Espedizioaren buru Ada dago, koder azkarra eta ausarta, bere robotak programatzen eta Lurreko bere lagun koderrekin komunikatzen gozatzen duena. Adak Kontrol Panelean eragiketak egiten ematen du eguna, Roby izeneko robot ikasle txiki bati Tor eta Eva robot nagusiek jartzen dizkioten zereginak egiten laguntzeko. Horrez gain, beste koderrekin hitz egiten du eta mundu teknologiko-zientifikoari buruzko albisteak kontatzen dizkie, Helia ordenagailu nagusiaren laguntzaz.
Kapituluak ETB3n eman ondoren, 3 Klubeko euskarri digitaletan egongo dira eskuragarri: https://www.eitb.eus/eu/hiru3/txac-planet/ webgunean, APP-ean eta HbbTV-n edo konektatutako telebisten botoi gorrian, baita TXACen Youtube kanalean bertan ere, bere webgunean:https://www.eitb.eus/eu/hiru3/txac-planet/https://www.txac.eu/eu/ekosistema/txac-planet/.https://www.txac.eu/ecosistema/txac-planet/.
TELESAIL AINTZINDARI BATEN HELBURUAK
Programazioaren hizkuntza ikasteko doako edukiak dituen tresna (plataforma) bat haurren eta publiko orokorraren eskura jartzea.
Pentsamendu konputazionala lantzen eta garatzen da, pentsamendu logikoa, problemak ebazten eta prozesuak sortzen irakatsiz.
Alfabetatze digitala eta jarrera pro-aktiboa bultzatzea.
Erabiltzaileak modu pasiboan erabiltzetik ingurune digitala aldatzera eta bertan modu aktiboan esku hartzera pasatuko dira. Hau da, transformadore bihurtzen dira.
Ikasleen arteko berdintasuna sustatzea.
Ikaskuntza-prozesuak jarduera teknologikoen plataforma baten aurrean jartzen du entzulea, eta plataforma horrek ez du erabiltzailea bereizten edo diskriminatzen.
Toolbox.Academy plataformak, erabiltzaileengandik lortutako datuen bidez, programaren erabileran izandako emaitza onak adierazten dizkigu, batez ere nesken artean, genero-arrakalak teknologian izan dezakeen jatorriari buruzko aldez aurreko ideien aurka eginez.
Para más información: https://www.txac.eu/eu/ekosistema/txac-planet/