PUNTUEUS Interneteko domeinuenerabaki-organoetan finkatu da

● ICANNeko GeoTLD Taldeko lehendakariorde izendatu dute berriro ‘.EUS’domeinua kudeatzen duen PUNTUEUS Fundazioa

● GeoTLD taldean 37 domeinu elkartzen dira. Batzuk ‘.EUS’ antzeko domeinukomunitarioak dira, ‘.CAT’ edo, ‘.SCOT’, adibidez. Gehienak hiri eta lurraldegeografikoak ordezkatzen dituztenak dira; horietarik asko gobernu lokalekordezkatuak (‘.LONDON’, ‘.BERLIN’, ‘.NYC’, etab.)

● Josu Waliño, PUNTUEUS-eko zuzendaria: “Oso garrantzitsua da Internetekogobernantza erabakitzen den gunean ardurak izatea””


Elgoibar, 2022ko urtarrilaren XXa.- PUNTUEUS Fundazioak beste hiru urtezjarraituko du ICANN Interneteko domeinuen munduko erakundearen GeoTLDizeneko lantaldearen lehendakariordetzan, alegia, Interneten eremu geografiko etakomunitateen domeinuak ordezkatzen dituen erakundean, lehen mailakoordezkaritza izaten jarraituko du.

Duela hiru urte izendatu zuten lehenengo aldiz PUNTUEUS Fundazioa taldehonetako lehendakari orde, eta beste hiru urtetarako berriztu dute kargua. GeoTLDtaldean 37 TLD edo domeinu elkartzen dira. Batzuk .EUS antzeko TLDkomunitarioak dira (Kataluniako .CAT edo Eskoziako .SCOT, adibidez), bainagehienak hiri eta lurralde geografikoak ordezkatzen dituztenak dira, asko gobernulokalek ordezkatuak, esaterako, ‘.LONDON’, ‘.BERLIN’, eta ‘.NYC’.

Josu Waliñok, PUNTUEUSeko zuzendari nagusiak dioenez, lantalde batekozuzendaritzan egoteak PUNTUEUSi “erreferentzialtasuna” ematen dio, Internetekogobernantzako erabakietan parte hartzeko aukera zabalduz. Horrez gain, “indarra ere ematen dio .EUSek ICANNen duen posizioari, eta ikusgarritasuna euskalkomunitateari”.

“Uste dut oso garrantzitsua dela gurea bezalako komunitate eta domeinu batentzatInterneteko gobernantza erabakitzen den gunean ardurak izatea. Kontuan izanbehar da munduko estatu guztiek ordezkari ofiziala dutela ICANNen, eta EuskalHerriak ordezkaritza izateko modu bakarra une honetan PUNTUEUSen bidez dela”,azpimarratu du Waliñok.

GeoTLD, ICANNen lantaldea

ICANN da Interneten kudeaketaz arduratzen den erakundea. Erakunde honenantolamendua multistakeholder eredukoa da, hau da, ICANNen barruan Internetekoeragile mota ezberdinez eratutako lan-taldeak daude, eta lantalde hauen ordezkariekosatzen duten ICANNeko zuzendaritza. “GeoTLD taldea da hauetako bat, eta honenbidez TLD komunitario eta geografikoen interesak defenditzen ditugu ICANNenbarruan, Interneten gauzatuko diren aldaketetan gure ahotsa izanik” adierazi duJosu Waliñok.

grupo GeoTLD, con el que defendemos los intereses de los TLD comunitarios y geográficos dentro de ICANN, teniendo voz en los cambios que se van a producir en Internet”, afirma Josu Waliño.

Gaur egun Internetek erronka garrantzitsuak bizi ditu, eta hauei aurre egitekoneurriak eztabaidagai dituzte ICANNeko eragileek, besteak beste, Internetekosegurtasuna areagotzeko aplikatuko diren araudi berriak adostu eta ezartzea,datuen pribatutasunean Whois1 sistema ordezkatuko duen RDAP2 sistema berriarenegokitzapena, edo Universal Acceptance3 moduan ulertzen dena areagotzea.

Guzti horretan dihardute ICANN osatzen duten erakunde guztiak, eta benetakoaurrera pausuak ematen ari dira zentzu horretan. GeoTLDen kasuan, ahaleginberezia egiten ari dira domeinuen segurtasunaren alorrean, eta baita Internetekoeragile handiek (Google eta WordPress bezalakoek) domeinu komunitarioenintegrazioa gauzatzeko lankidetza areagotzen.


PUNTUEUS Fundazioari buruz

PUNTUEUSek aurkeztu zuen, 2012ko maiatzean, .EUS domeinuaren eskariaICANN erakundearen aurrean. Eta hura da, 2013an onarpena jaso zuenetik, .EUSdomeinua kudeatu, kontrolatu eta administratzeko ardura duen erakundea.

PUNTUEUSen misioa gizartearen transformazio digitalean euskaratik eragitea da,eta hau gauzatzeko .EUS domeinuaren zabalkundea sustatu eta transformaziodigitaleko proiektu aurreratuak jartzen ditu abian. Une honetan, 14.000tik gora .EUSdomeinu daude erregistratuta.

Bideoahttps://drive.google.com/file/d/1k366_51lje2FZHrR-Auei6dMZ0QbCpI2/view


INFORMAZIO GEHIAGO

Komunikazio Bulegoa

Ainhoa Arana

prensa@puntu.eus | 659 096 968