Arrakastaz amaitu da Gipuzkoan talentu berria sortzeko FFW-ICTA proiektua

FFW ICTA Lanaren etorkizunean profilak, skillak, ikaskuntza eta enplegagarritasuna proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du.

Lurraldean kalitatezko enplegua sortzea du helburu, ETAI (Informazio eta Komunikazio Teknologiko Aplikatuak) sektorean sortzen diren aukerak aprobetxatuz.

 

FFW ICTA proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak babestua eta GAIA -Euskadiko Ezagutza eta Teknologia Aplikatuetako Industrien Elkarteak zuzenduta MIK S. COOP ekin (Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateari atxikitako Kudeaketa Ikerketa Zentroa) lankidetzan  amaitu da.

 

Teknologiaren inpaktua de la-eta lan-ingurunean gertatzen ari den eraldaketaren testuinguruan, erakundeak lan egiteko modu berrietara egokitu behar izaten ari dira, non berrikuntza eta aldaketetara egokitzea errazten duten ezagutzak eta trebetasunak garatzea funtsezkoa den. Eraldaketa horretan, lan-ingurune arinagoak eta malguagoak sortzeko beharrak eragiten die erakundeei. Lan-ingurune horietan, gaur egungo lan-testuinguruan oraindik ezezagunak diren profilak eta gaitasunak behar dira, hala nola teknologia berrietan konpetentziak (adimen artifiziala, cloud konputazioa edo errealitate areagotua) eta zeharkako konpetentziak (komunikazioa, pentsamendu kritikoa, moldagarritasuna eta ezagutza eta konpetentzia berriak eskuratzeko nahia).

Zentzu honetan, proiektuak Gipuzkoan bultzatutako enpresa-ereduarekin eta lurralde-garapenarekin bat datorren kalitate iraunkorreko enplegua sortzeko testuinguru egokia sortzea du helburu.

 

Horretarako, erakunde parte-hartzaileek Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoa garatzeko ETAI arloan talentu berria sortzen lagunduko duen ibilbide-orri bat prestatu dute. Ildo honetan, GAIAk azpimarratzen du "Espero dugu ekimen hau urrats garrantzitsua izatea Gipuzkoan etorkizun jasangarriagoa eta lehiakorragoa eraikitzeko, non pertsonek, haien gaitasunek eta enplegagarritasunak funtsezko zeregina izango duten lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialean".

Proiektuaren emaitza nagusiak ETAI sektorean etorkizunerako beharrezkoak diren profil kritikoak, gaitasun teknikoak eta zeharkako gaitasunak (gaitasun petsonalak eta gaitasun metodologikoak) identifikatzea, prestakuntza- eta ikaskuntza-mapa bat sortzea, eta sektorean talentua kudeatzeko estrategiak garatzea dira (sektorean talentu berria sortzeko estrategien roadmap bat barne), eta sektoreko enpresentzat eskuragarri jarriko direnak.

 

De esta manera, se sentarán las bases para trabajar las capacidades y competencias necesarias en las personas redundando en un aumento en la competitividad del sector en el futuro beneficiando tanto a las empresas, los centros de investigación implicados y los centros formativos de Gipuzkoa y Euskadi que puedan adecuar su oferta formativa con las necesidades futuras del sector.

Horrela, pertsonengan beharrezkoak diren gaitasunak eta konpetentziak lantzeko oinarriak ezarriko dira, sektorearen etorkizuneko lehiakortasuna indartuz, enpresentzako, ikerketa-zentroentzako eta Gipuzkoako eta Euskadiko prestakuntza-zentroentzako onuragarria izango delarik, beren prestakuntza-eskaintza sektorearen etorkizuneko premietara egokitzea ahalbidetuko baitu.

Genero-ikuspegia kontuan hartuz garatutako proiektu honek iraunkortasun hirukoitza jorratzen du (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) etorkizunean lan-arloan izango diren erronkei aurrea hartzeko eta Gipuzkoan talentuaren kudeaketa indartzeko.

 

Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiako, Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Sailak babestutako Gipuzkoako enpresa-ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan enpleguaren kalitatea sustatzeko 2023 ko deialdiko programaren barne gauzatu da .